1.
Etchola bat da ene jauregia
Aldean, salhatzal, hariztegia;
Arthalde bat
Halakorik ez baita hambat,
Bazait niri behar besembat.
Ai! etzait itsusi!
Ni naiz etchola huntako nausi
2.
Goiz-arratsak bethi deskantsu ditut,
Deuseren beldurrik nihondik ez dut;
Hemen nago,
Erregue baino fierrago.
Nik zer behar dut gehiago?
Ha! ez da itsusi!
Etchola huntan Piarrez nausi.
3.
Goizetan jaikirik argialdera,
Igortzen ditut ardiak larrera;
Eta gero
Itzalpean jarririk nago,
Nor da ni baino urusago?
Ez! etzait itsusi!
Ni naiz arthalde huntako nausi.
4.
Aitoren semeak gasteluetan,
Bihotzak ilhunik daude goguetan.
Alegera
(Bethi naiz; tristatucera) [210]
Nik ez dut dembora sobera.
Ai! etzait itsusi!
Etcholan nor da ni baizen nausi.
5.
Jan onegiak barnea betherik,
Aberatsak nihoiz ez du goserik;
Eta bethi
Ene trempuaz da bekhaizti;
Diruz ez baitaite erosi.
Ha! ez da itsusi!
Etchola gasteluaren nausi.
6.
Noizbait Jaunari nik dainu egunik,
Igortzen banindu aberasturik;
Zorigaitzez
Hesturik nindauke bihotzez,
Ene etchola hemen minez.
Jauna! ba ha niri!
Utz nezazu etcholako nausi.