ALTABISKARCO CANTUA.

1.

Oyhu bat aditua izan da

Escualdunen mendien artetic,

Eta etcheco jaunac, bere athearen aitcinean chutic

Ideki tu beharriac, eta erran du: "Nor da hor? Cer nahi dautet?"

Eta chacurra, bere nausiaren oinetan lo zagüena,

Altchatu da, eta karrasiz Altabiscarren inguruac bethe ditu.

2.

Ibañetaren lepoan harabotz bat aghertcen da,

Urbiltcen da, arrokac ezker eta ezcuin jotcen dituelaric;

Hori da urrundic heldu den armada baten burrumba.

Mendien copetetaric guriec errespuesta eman diote;

Beren tuten soinua adiaraci dute,

Eta etcheco jaunac bere dardac zorrozten tu.

3.

Heldu dira! heldu dira! cer lantzazco sasia!

Nola cer nahi colorezco banderac heien erdian aghertcen diren

Cer simistac atheratcen diren heien armetaric!

Cembat dira? Haurra condatzic onghi!

Bat, biga, hirur, laur, bortz, sei, zazpi, zortzi, bederatzi,

hamar, hameca, hamabi,

Hamahirur, hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi, hemezortzi,

hemeretzi, hogoi.

4.

Hogoi eta milaca oraino!

Heien condatcea demboraren galtcea liteque.

Urbilditzagun gure beso zailac, errotic athera ditzagun arroca

horiec,

Botha ditzagun mendiaren patarra behera

Hein buruen gaineraino;

Leher ditzagun, herioz jo ditzagun.

5.

Cer nahi zuten gure mendietaric Norteco guizon horiec?

Certaco jin dira gure bakearen nahastera?

Jaungoicoac mendiac eguin dituenean nahi izan du hec guizonec ez

pasatcea.

Bainan arrokac biribilcolica erortcen dira, tropac lehertcen

dituzte.

Odola churrutan badoa, haraghi puscac dardaran daude.

Oh! cembat hezur carrascatuac! cer odolezco itsasoa!

6.

Escapa! escapa! indar eta zaldi dituzeneac!

Escapa hadi, Carlomano erreghe, hire luma beltzekin eta hire

capa gorriarekin;

Hire iloba maitea, Errolan zangarra, hantchet hila dago;

Bere zangartasuna beretaco ez tu izan.

Eta orai, Escualdunac, utz ditzagun arroca horiec,

Jauts ghiten fite, igor ditzagun gure dardac escapatcen direnen

contra.

7.

Badoazi! badoazi! non da bada lantzazco sasi hura?

Non dira heien erdian agheri ciren cer nahi colorezco bandera hec?

Ez da gheiago simiztarik atheratcen heien arma odolez bethetaric.

Cembat dira? Haurra, condatzac onghi.

Hogoi, hemeretzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz,

hamalaur, hamairur,

Hamabi, hameca, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bortz, laur,

hirur biga, bat.

8.

Bat! ez da bihiric aghertcen gheiago. Akhabo da!

Etcheco jauna, joaiten ahal zira zure chacurrarekin,

Zure emaztearen eta zure haurren besarcatcera,

Zure darden garbitcera eta alchatcera zure tutekin,

Eta ghero heien gainean etzatera eta lo gitera.

Gabaz, arranoac joainen dira haraghi pusca lehertu horien jatera,

Eta hezur horiec oro churituco dira eternitatean.

Basque Legends; With an Essay on the Basque Language · 第 172 / 182 题